viernes, diciembre 03, 2010

XALBADOR




Bere omenez, Xabier Letek egin zuen "Xalbadorren heriotzean" abesti ezaguna, "Urepeleko artzainari" dedikatutakoa. Erramun Martikorenaren kanta beronen bertsioa ere oso famatua da.



"Adiskide bat bazen orotan bihotzbera,

poesiaren hegoek

sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena,

plazetako kantari bakardadez josia,

hitzen lihoa iruten

bere barnean irauten oinazez ikasia.


Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,

mendi-hegaletan gora

oroitzapen den gerora

ihesetan joan hintzena...


Hesia urraturik libratu huen kanta,
lotura guztietatik

gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik,

azken hatsa huela bertsorik sakonena,

nehoiz esan ezin diren

estalitako egien oihurik bortitzena".

XALBADOR

Haurtxoa sortu den ordurako

heltzen dio negarrari

bera pozetan balin bada ere

lanbide horri da ari


Zeren Jeinkoak bere jaiotzan

errana dion haurrari:

gure mundu hau tristea dela

benetako negargarria.

No hay comentarios: